XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaixotasunez hiltzen direnak erreta ehorzten dituzte; baina gerran hilak saiei ematen dizkiete, hegaztin sakratuak direla uste bait dute.

EUSKAL LEINUKOAK

Estrabon-en eritziz, Asturiatik Baskoiniarainoko ipar herriek ohitura eta usadio xit antzekoak zituzten; baina Penintsulako beste herriengandik arras diferenteak.

Iparrean ez zegoen hiririk; bai horregatio hauzorik.

Senide taldeak eta ahaide jendeak osatzen zuten hauzoa, eta familia baino elkargo nagusiagoetan bizi ziren, nahiz eta etxe bakoitzean familia bakarra bizi.

Merkatalgai bereziak (jenero ebatsiak, bereziki) adrerian banatu ohi zituzten.

Asturiarrek etxe biribilak egiten zituzten eta etxe multzo ttipitan bizi ziren; urbanizatu gabeak eta leku altuetan eraikiak dira hauzook.

Kantauriarrek etxe karratuak egiten zituzten; eta beste euskaldunek bordak, karratu, luzanga nahiz biribil, denetarikoak bide zirenak.

Etxeak ttipiak ziren, lauzaz eginak; teilatua lastozkoa nahiz zohizkoa izan ohi zen.

Egungo artzain borden antzekoa beraz.

Barnean ez da aztarran arkeologikorik aurkitzen.

Asturiako etxeek zizeilua zuten inguruan.

Hantxe eserita bazkaltzen eta afaltzen zuten eguraldi ona zenean, ordena hierarkikoa zaindurik.

Esnea, harri berotuen bidez egosten zuten; bazekiten belarrez midizinak eta pozoinak egiten.

Kantauriarren artean ohitura matriarkalak zeudela eskierki dakigu, idazle erromatarrek hala bait diote; baina beste Euskal Herrietan ere ohitura berdinak zeudela ongi suposa daiteke, okerrean erortzeko arriskurik gabe.

Gurasoen heredentzia alaben esku gelditzen zen; baina semeak ezkontzen zirenean, arrebei dotea eskatzeko eskubidea zuten.

Senarra zen emazteari dotea eskaintzen ziona.

Emakumeak arduratzen ziren semeen ezkontzaz; noiz eta norekin ezkondu amak eta arrebek erabakitzen zuten.

Matriarkagotik Patriarkagora iragatea, keltarren eta erromatarren aportazioa (ala kontra-aportazioa (!)) izan zen; baina agian dagoeneko hasia zen gizonezkoa familiako nagusitza eskuratzen.

Emakumeei berehala igartzen zitzaien ezkongai, ezkondu ala alargun ziren, diferente jantzirik eta apaindurik ibiltzen ziren eta.

Emakumeak sendo eta indartsuak ziren eta lurgintzarako erabiltzen zituzten lur alor guztiak hauek laboratzen zituzten.

Belarrezko oihalez eginiko jantziak erabiltzen zituzten.

Gizonezkoek, ile luze arroa erabiltzen zuten.

Zaldun trebeak ziren eta urrutitik ezagutzen ziren, larruzko kaskoan ilargi erdia eramaten bait zuten apaingarri legez Larruzko soinekoz eta ahuntz ilezko kapusaiaz janzten ziren neguan, eta abarkak ziren oinetakorik erabilienak.

Gerrasketan habilak ziren eta beldurra sartzen zieten etsaiei ikaragarrizko erraztasunez ibiltzen bait ziren mendi eta haitz arteetan.

Bihoztun eta ausartak ziren; ez zioten beldurrik heriotzari eta etsaiek gurutziltzatzen zituztenean, askatasunaren aldeko abestiak kantatuz hiltzen ziren.

Gizonezkoen bizimodurik ohizkoenak harrapaketa eta gerraska ziren.

Sarri jaisten ziren taldeka haran eta ordeketara, mendietan ez zeuzkaten ardo eta laboreak harrapatzera, gudalburuak (edo buruzagiak) gidari zituztela.

Ekonomia guti debelopatua zuten.

Labore guti jaten zuten.

Ezkurrezko ogiz elikatzen ziren ia urte osoan.

Ahuntza, ardia eta zerria hazten zituzten bereziki.